Giza katea berriz bizi, Goiena Paperean eta telebistan

Jon Berezibar 2014ko ekainaren 9a

Kalean da asteleheneko Goiena Papera, kolore biziz, argazkiz josia eta kronika zabalarekin; atzoko giza kate jendetsu eta arrakastatsuaren berri 8 orriko erreportajean emanez. Bizipenak, jaiaren jarraipena, balorazioak... debagoiendarrak protagonista eta haien ahotik. Telebistan ere saio bereziak izango dira oraingo astean. Giza katea Debagoienean honako egunetan emitituko da Goiena Telebistan: astelehenean 17:30, martitzenean 16:55, eguaztenean 15:00 eta 18:10, eguenean 13:00 eta barikuan 12:30.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Batu zaitez Goiena albisteen kanalera.

TELEGRAM: Batu zaitez GoienaAlbisteak kanalera.


Harpidetza aukera guztiak