Arantza Tapia Eskoziara joango da energiaren arloko Euskadiko enpresak sustatzera

Ekonomia Garapen eta Lehiakortasun sailburua, Arantza Tapia, Eskoziara joango da etzi, eguaztena, Euskadiko enpresek han dituzten aukerak aztertzeko, batez ere energiaren sektorean. Euskadiko enpresekin eta Energiaren Klusterrarekin izango da Global Offshore Wind azokan.

Industriako sailburuorde Juan Ignacio García de Motiloarekin, Energiako zuzendari Javier Zarraonandiarekin eta Energiaren Euskal Erakundeko zuzendari nagusi Pilar Urrutikoetxearekin batera joango da Arantza Tapia Eskoziara.

Bi eguneko bidaia egingo dute ekainaren 11n eta 12an, Glasgowko Global Offshore Wind azokara joateko, Euskadiko enpresa kopuru nabarmen baten ordezkariak eta Energiaren Klusterrak parte hartuko dutelako.

Etzi, eguaztena, goizean, Arantza Tapiak azokarako prestatu duten Basque Country standa inauguratuko du, eta bertara ordezkariak bidali dituzten enpresekin bilduko da. Honako enpresek hartuko dute parte: Global Offshore Wind azokan Basque Country izeneko espazioa izango da, eta azokak Euskadiko hainbat enpresen standak bilduko ditu, Iberdrola, Gamesa, Energia Klusterra, Euskal Itsas foroa, Navace, Tecnalia-Korporazio teknologikoa, Vicinay Marine Innovación, Wind Box-Fabrikazio aurreraturako zentroa non Gamesa, Antec, Grupo Glual, Erreka, Hine Group, Laulagun Bearings, Wec, Ik4-Tekniker eta  Energia Klusterra eta ZIV.

Arratsaldean, Eusko Jaurlaritzako ea EEEko ordezkariak Iberdrolak Whitelee-n (Glasgowko hegoaldean) dituen instalazioetara joango dira. Iberdrolaren planta eolikorik handiena da, eta Europako garrantzitsuenetako bat, baita Middleton parke eolikoa ere. Azken horrek elektrizitatez hornitzen ditu inguruko 6.800 etxebizitza.

"Negozio-aukera handiak"

Eguenean, hilak 12, Eusko Jaurlaritzako Ekonomiaren Garapen eta Lehiakortasuneko Saileko ordezkariak Edinburgora joango dira, eta  Fergus Ewing Energiaren, Enpresen eta Turismoaren ministroarekin lan-bazkaria egingo dute. Bileran, Eskoziako Gobernuak bultzatutako energia-politikak aztertuko dituzte, 2020an lurraldean kontsumitzen duten elektrizitate osoa energia-iturri berriztagarrien bidez lortu nahi baitu.

Industria Sailaren esanetan, "negozio-aukerak nahiko handiak dira, Erresuma Batuak 180 bilioi euro inguru inbertituko dituelako energia-iturri horretan datozen 30 urteetan, eta bazkideak beharko dituelako 2020an 18 GWko helburura iristeko".

ALBISTEAK MUGIKORREAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.