Zapatua, ekainak 7

Jon Berezibar 2014ko eka. 5a, 12:09

09:00 BIGANTXAK zezen-plazan. Sarrera: 2 euro. Dira, dira zezenak dira… harrapatzen bazaitu!
10:00 34. HAUR ETA GAZTEEN PLASTIKA SARIKETA, Beart Bergarako arte elkartearen laguntzarekin, San Martin plazan.
10:00 DIANA. Bolutik Bergarako trikitilariak; Labegaraietatik Elgoibarko dultzaineroak; Oxirondotik Udal Txistulari Banda.Ondoren herriko plazan elkartuko dira guztiak eta Mizpirualdera egingo dute bisita.
11:00 Herriko elkarteen arteko BAKAILAO LEHIAKETA San Martin plazan. Sukaldarientzako lapiko eta amantalak: Lacor-ek emandakoak. Herritarrentzako mokadua etxe hauei eskerrak: Konde, Mizpildi, Ogiberri Elkoarti, Ogizun eta Olabe okindegiak; Comercial Miner, Lopez-Ojeda (Atxega), Manso Hermanos eta Txomin Zubeldia edari banatzaileak; Antia, Igartza, Joseba, Sebastian Imaz, Urzelai, Leturia eta Rezola harategiak.
11:00 TALOAK egiteko umeentzako tailerra, San Martin plazan. Um… ze goxua!
11:30 Pentekosteetara ONGIETORRIA emateko ekitaldia, iazko Pentekosteetatik hona mundura etorri diren bergarar txikitxoei, udaletxeko osoko bilkuren aretoan. Ondoren argazki bateratua aterako dute udaletxearen kanpoaldean, artxibo aldeko eskaileretan.
12:00 - 14:00 eta 18:00 - 20:30 AROZTEGI ARETOAN Eibarko pintura elkarteko margolarien lanen erakusketa.


12:30 Bergarako, Kataluniako, Mutrikuko eta Hernaniko ERRALDOIEN KONPARTSAKO KALEJIRA Bergarako kaleetan. Gigantes, gigantes, vestidos elegantes…
13:30 Bakailao lehiaketako SARI BANAKETA San Martin plazan.
13:45 Haur eta gazteen plastika lehiaketako SARI BANAKETA, San Martin plazan.
14:30 BAZKARIXA Fermin Valencia kantautorearekin, txosnetan.
16:00 GOITIBEHERA TXAPELKETA San Martzialgo bidean.
18:00 Bergarako, Kataluniako, Mutrikuko eta Hernaniko ERRALDOIEN KONPARTSEN KALEJIRA Bergarako kaleetan Udal Txistulari Bandaren laguntzarekin. Ibilbidea: San Martin plaza, Bidekurutzeta, Ramon M. Lili, Ibargarai, Irizar, Kruz Gallastegi, Bideberri, Fraiskozuri, Herri Lagunak, D. Irala, Barrenkale, San Martin plaza.
18:00 ROCK maratoia Irizarko lorategian.
18:30 ERREKORTADORE GAZTETXOEN TXAPELKETA 16 urtetik beherakoentzat, eta ondoren 16-20 urte bitarteko ERREKORTADORE GAZTEEN TXAPELKETA Seminarioko zezen-plazan. Sarrera: 3 euro.


21:00 La Jodedera, TXOSNETAN.
23:00 DJ AMAIA TXINTXURRETAREKIN jaialdia  zezen-plazan (euria eginez gero Seminarioko karpan). 12-16 urte bitartekoentzat.    
23:00 IPARRALDEA BERGARAN: Anje Duhalde, Erramun Martikorena eta Mixel Ducau eta Caroline Philipsen kantaldia San Martin plazan (euria eginez gero Udal Pilotalekuan). Aulkiak izango dira.
23:15 ROCK kontzertua txosnetan: Mc Onak eta Arkada Social.


ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak