Antzuolak eta Aloña Mendik nobedadeak izango dituzte aulkian

Xabier Urtzelai 2014ko eka. 5a, 11:00

Muruamendiaraz eta Garin, joan den egubakoitzean, Eztalan.
Liga txapelketak amaitu badituzte ere, hainbat futbol taldetako zuzendaritzak lanean dabiltza datorren urtera begira. Entrenatzaileei dagokienez, orokorrean, ez dira aldaketa handiak egongo, Aretxabaletan eta Bergaran Gorka Vallek eta Aitor Arratek jarraituko dutelako –euren lantaldeekin. Eta, erregional preferenteko Mondran ere beste horrenbeste, Gotzon Urzelaik iaz abiatutako proiektuaz jarraituko duelako.

Kontrara, baina, Antzuolan eta Aloña Mendin ziklo berri bati ekingo diote. Juanina Garaik lau denboraldi emankor egin ditu Antzuolan, tartean, igoera historiko batekin. Eta harek utzitako hutsunea bi arrasatearrek beteko dute: Jon Muruamendiarazek eta Ekain Garinek. Urtetan Mondrako elastikoa jokalari moduan jantzi ostean denboraldi batez Mondra entrenatu zuten Iker Zaitegirekin batera (2012an). Orain, Estala izango da euren etxea. 

Oñati aldean ere aldaketak izango dituzte. Andoni Azkargortarekin urte oso txukunak egin ditu Aloña Mendik, eta nahiz eta hainbat eskaintza izan dituen Antzuolakoak urtebetez atseden hartzea erabaki du; hala, oñatiarrek Idiazabalgo Igor Serrano fitxatu dute datorren denboraldirako. 

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak