Josu Zabalak, aurreko errektorea izan zen Inaxio Oliveriren erreleboa hartu zuen 2006an, honek hasitako bideari "jarraipena emateko eta unibertsitatearen aukerak zabaltzeko, proiektu eta estrategia berriak bultzatuz". 8 urteotan, MU unibertsitateak "garapen handia" izan du bai ikuspegi "kuantitatibotik, baita kualitatibotik" ere.
Zabalkunde handia
Europako Goi Mailako Hezkuntza Esparrura egindako egokitzapena, titulu berrien diseinu eta ezarpena eta lau fakultateetan abian jarritako azpiegiturak ere azpimarratu dituzte MUtik.
Zabalaren agintaldian, bestalde, abian jarri dute Basque Coulinary Center Donostian edota egin dute Huheziren Ikus-entzunezko Komunikazioko campus berria Aretxabaletan.
Errektoreak, "une ezin hobea" dela uste du, pertsona berri batek ardura honen erreleboa hartu eta MUren kudeaketak suposatzen duen "zeregin zorrotz honetan, etapa berria katalizatzeko".
Erreleboa
MUtik adierazi dutenez, une honetatik aurrera eta datozen hilabeteotan, Kontseilu Errektoreko presidenteak martxan jarriko du errektore berria aukeratzeko aurrez zehaztuta dagoen prozedura, denbora batez bien elkarbizitza bermatzeko eta kargu honek dituen "ardura instituzional, akademiko eta antolakuntzakoak era natural batean transferitu" ahal izateko.