Gure Esku Dago

Giza kateari buruzko 'Tertulia', gaur gaueko 22:00etan Goiena telebistan

Julen Iriondo 2014ko eka. 4a, 19:37

Gure Esku Dago dinamika, erabakitzeko eskubidea eta domekako giza katea izango dira hizpide gaurko saioan. Parte-hartzaileak, ondorengoak: Angel Oiarbide, Zelai Nikolas, Iñaki Zarraoa eta Xabier Zubizarreta.

Angel Oiarbide: "Helburua beteta dago, kualitatiboki. Ekainaren 8ra itxaron gabe, gaur esan dezakegu Gure Esku Dago dinamika arrakastatsua izan dela: Euskal Herriko 160 herri edo eskualde baino gehiagotan elkarrekin pausoak ematen ari gara sentsibilitate politiko desberdinetako pertsonak, oinarri komun baten inguruan".

Iñaki Zarraoa: "Kontua da bestea ulertzea, momentua iristean gure herria batuago egoteko, edozer gerta ere denok pozik geratzeko bidea elkarrekin egin dugulako. Eta pentsatu behar dugu agian herriak beste era batera pentsatuko duela geroago".

Xabier Zubizarreta: "Herri moduan sinistea geuk erabakia hartzen badugu hau posible dela, ariketa neketsua da behin barneratu arte; behin barneratzen bada, gauzak azeleratu egin daitezke momentu batetik bestera".

Zelai Nikolas: "Erabakitzeko eskubidearen inguruan pedagogia egin nahi dugu; erabakitzeko, lehenenego informatuta egon behar da".

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak