Behatokiak eta Kontseiluak salatu dute euskaraz bizitzeko eskubideak ez errespetatzea

Ane Elordi 2014ko eka. 3a, 16:07
Euskararen Gizarte Erakundeen Kontseiluak eta Hizkuntz Eskubideen Behatokiak oharra kaleratu dute, Espainiako Estatuak Erregio edo Gutxiengoen hizkuntzen Europako Ituna betetzeari buruzko laugarren txostenaren harira. Salatu dute Estatua eta Nafarroako Gobernuak informazioa ezkutatu izana. Paul Bilbao Kontseiluko idazkariak adierazi du Espainiako Estatuak iruzur egiten duela, egin duen txostenean ez zaiela erantzuten zuzenean Adituen Batzordeak zein Ministroen Kontseiluak egindako gomendioei eta eskaerei.

Europako Ministroen Kontseiluak bi eskaera egin zituen: hizkuntza gutxituen presentzia eta euskarazko zerbitzua emango duten langile nahikoak egongo direla bermatzea. Bilbaoren esanetan, "ez dago inolako borondaterik"; izan ere, kontratatzerako orduan, euskara meritu gisa hartzen baita, eta ez betebehar edo baldintza modura. Nafarroari dagokionez, krisi ekonomiaren aitzakiaz baliatu dira neurriz kanpoko murrizketak egiteko, besteak beste, euskaltegiak eta euskal hedabideak diru laguntza gabe utzi ditu.

Hezkuntza arloa da kaltetu handienetako bat. Nafarroan derrigorrezko hezkuntza euskaraz bermatzeko konpromisoa ez da betetzen, eta, gainera, D ereduko ikasleak baztertu egiten dira adierazi du Kontseiluak, adibidez, truke programetatik at uzten dituzte. Lanbide Heziketa egoera larriagoan dago; Euskal Autonomia Erkidegoan nahiz Nafarroan, D eredua ez dago bermatuta eta ikasleak erdalduntzera behartzen ditu.

Ertzaintzaren kasuan, lehen hizkuntza-eskakizunak ez du euskaraz aritzeko gutxieneko gaitasunik bermatzen.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak