Urteko lehen hilabeteetan atzera ere hazi eta gero, Lanbideren maiatzeko datuek erakusten dute beherako joera hartu duela langabeziak. Urtea Debagoienean %12,54ko langabeziarekin hasi zen (3.737 langabe) eta martxoan %12,78rainoko igoera jasan eta gero, maiatzeko datua %12,49koa da.
Apiriletik maiatzera, ia 60 langabe gutxiagorekin geratu da Debagoiena, eta Bergaran ez beste herri guztietan txikitu da langabe kopurua eta langabezia tasa, apiriletik maiatzera.
Hain zuzen, maiatz bukaeran, 3.724 langabe zeuden Lanbiden lan-eskatzaile gisa izena emanda (%12,49).
Arrasatek jarraitzen du langabezia handiena duen herria izaten, %15,86ko tasarekin. Hain zuzen, joera orokorraren aurka, urtarriletik ekainera igo egin da han langabe kopurua nahiz eta atzean laga den apirileko %16,14ko tasa.
DATUAK (Lanbide)
Langabezia murrizten den bigarren jarraiko hilabetea da maiatza. Herriz herri, hauek dira datuak:
• Antzuola: 100 (-7), %9,17 (-0,64)
• Aretxabaleta: 338 (-22), %10 (-0,65)
• Arrasate: 1.643 (-29), %15,86 (-0,28)
• Bergara: 867 (+26), %12,36 (+0,37)
• Elgeta: 43 (-6), %7,93 (-1,11)
• Eskoriatza: 258 (-3), %12,67 (-0,14)
• Leintz Gatzaga: 8 (-2), %5,93 (-1,48)
• Oñati: 467 (-16), %8,90 (-0,30)
• Debagoiena: 3.724 (-57), %12,49 (-0,20)