Zauritu bako zirkulazio istripua izan da gaur 14:00ak aldera Antzuolara sartzeko lehenengo biribilgunean, Herrizaingo Sailak jakinarazi duenez. Peugeot 406 autoa itzulitu egin da 14:00ak aldera; handik ordu betera joan da garabia autoa kentzera. Gidaria bakarrik zegoen eta bere kabuz irten da automobiletik; ez dute ospitalera eroateko beharrik izan.
Handik ordu bete ingurura, Arrasatetik Kanpanzarrera bidean, beste turismo bat irauli da eta pertsona bat zauri arinekin eroan dute osasun zentro batera. Momentu honetan, oraindik erregaia dago errepidean. Ertzainak txandaka dabiltza zirkulazioari paso ematen.