Ordaindu plataformak elkarretaratzea egin du Fagorren Batzar Orokorrean

Ane Elordi 2014ko mai. 30a, 13:45
Ordaindu plataformako kideek aurrezkiak itzultzeko eskatu dute gaur Fagorrek Aita Menni egoitzan egin duen Batzar Orokorrean. Ordaindukoek batzarra aprobetxatu dute, euren kexak aldarrikatzeko: aurrezkiak aitortu eta dirua ahalik eta azkarren itzultzeko eskatzeko, alegia. Fagorreko Batzar Orokorra 9:30etan hasi da, eta atarian 50 bat kaltetu zeuden protestan.

Ordainduko ordezkarien arabera, gaurko bilerara 200 bazkide zeuden deituta baina ehun bat pertsona baino ez dira gerturatu. Tartean Edesako bi kide, "Gure enpleguen defentsan" aldarria zuen kamiseta zeramatela; kaltetuen mezua batzarrean zeudenei helarazteko asmoz egin dute hori.

Ordainduko kideek bilerara gerturatutako bazkideei esku orriak banatu dizkiete sarreran, euren egoera ezagutzera eman eta Fagor Taldeari erantzukizuna eskatzeko. Datozen asteetarako ere mobilizatzeko deia egin dute plataformako partaideek. Orain arte egin duten moduan, MCC enpresaren atarian bilduko dira ostegun goizetan, eta bi astean behin manifestazioa egingo dute, Biteri plazatik abiatuta.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak