Lau hilabetean 146 enpresa sortzen lagundu du Gaztenpresa Fundazioak

Leire Kortabarria 2014ko mai. 29a, 12:44

Urteko lehen lau hilabeteetan, 146 enpresa sortzen lagundu du Laboral Kutxaren Gaztenpresa Fundazioak. 2013ko epe berean baino 87 gehiago dira horiek.

Gaztenpresa Fundazioak lehen lauhilekoaren balantzea egin du eta horiek dira emandako datu batzuk. Nabarmendu duenez, Gaztenpresaren jarduerari esker, EAE eta Nafarroako lan-merkatuan 263 lagun gehiago ari dira lanean.

Urtarrilaren 1etik apirilaren 30era bitartean lortu diren zifrak 2013koak baino "askoz hobeak" direla esan du Gaztenpresak. Adibidez, lehen lau hiletan aurkeztu diren eskabideak 732 dira, iaz baino %68 gehiago; izan ere, 2013an 436 eskabide erregistratu ziren epealdi berean.

%80 jardunean daude bost urte eta gero ere

Proiektuen gaineko aholkularitza ematen du Gaztenpresak, Bultz-Lan Consulting markaren bidez, eta bideragarritasun planak egiterakoan "zorrotz" jokatzen dela esan du: "Ondorioz, bost proposamenetik bat ez da gauzatzen, baina, aitzitik, sortzen diren enpresetan iraute-tasa %80koa da bost urte igarotakoan".

Batez beste, enpresa berri bakoitzak 52.000 euroko inbertsioa du. Horietatik 38.000  banku-maileguen bidez estaltzen dira, lauhilekoan negoziaturiko 3,3 milioi euroko guztizko bolumen agregatua lortu arte; 2013ko epealdi berean, berriz, 1,1 milioi mailegatu ziren.

Europako Finantza Fondoarekin hitzarmena egin du aurten Gaztenpresak. Horren Progress mikrofinantzaketa-programaren bitartez, datozen bi urteetan gazteen enplegua finantzatzeko 24 milioi euroko lerroa izango du.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak