Sinadura bilketaren bitartez Eusko Legebiltzarrean eztabaida eragiteko behar diren sinadura kopuruaren erdia lortu dute. Martxotik dabiltza horretan, eta uztailerako gehiago lortu nahi dira: Debagoienan Haustura Hidarulikoaren (Fracking) aurka sortutako Herri Ekimen Legegileak 30.000 sinadura bildu nahi ditu. Arbel harrietatik gasa ateratzeko erabiltzen den teknikan oinarritutako proiektuari aurre egin nahi diote. Hori dela eta, Francking Ez taldeak Fracking-aren kalteen berri emango du eta sinadurak bilduko ditu hainbat tokitan:
- Antzuolako Zurrategi plazan, ostiralean, maitzaren 30ean, 19:00etatik aurrera
- Oñatiko Errekalde auzoan, larunbatean, maiatzaren 31n
- Arrasaten, Mundumira jaialdian, ekintzaileak kalean izango dira aste bukaera osoan