Makina Erremintaren Biurteko arrakastatsua aurreikusten da

Ane Elordi 2014ko maiatzaren 28a

Makina Erremintaren Biurtekoak 27 herrialdeetako 1.314 marka bilduko ditu, artean Debagoienako hamaika enpresa. Bilbao Exhibition Centren egingo da ekainaren 2tik 7ra, eta aurten %12 erakustoki gehiago egongo dira. 30 milioi euroko inpaktu ekonomikoa eta iazko 34.000 bisitariak gainditzea aurreikusi dute.

Azokaren 28. edizioa da aurtengoa. Lau pabiloi hartuko ditu, eta 1.600 produktu egongo dira ikusgai, artean, prestazio maila handiko 800 makina eta 300 berrikuntza. Horietako batzuk Fagor Automation taldeak aurkeztutako nobedadeak izango dira. Fabrikatzaile, banatzaile eta erabiltzaileei zuzendutako produktuak aurkeztuko ditu, makinen erabilera erraztu, azkartu eta optimizatzeko diseinaturiko eta garaturiko produktuak dira. Fagor taldearen esanetan, sektorearentzat topaketarik garrantzitsuenetarikoa da, fabrikazio prozesuetarako azken aurrerapen teknologikoak ezagutzeko.

Hurrengoak dira Makina Erremintaren Biurtekoan parte hartuko duten enpresa debagoiendarrak: Danobat S. Coop (Bergara), DanobatGroup S. Coop (Bergara), Fagor Arrasate (Arrasate), Fagor Automation (Arrasate), Soraluce S. Coop. (Bergara), Num CNC Highland Applications, SA (Oñati), Oerlikon Balzers (Antzuola), Sisteco SL (Elgeta), Sitalu 2001 SL (Bergara), Talleres Filber SL (Bergara) eta Tecnología y Sistemas para EDM (Tecnosystem) (Bergara).

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Batu zaitez Goiena albisteen kanalera.

TELEGRAM: Batu zaitez GoienaAlbisteak kanalera.


Harpidetza aukera guztiak