Kaltetuak elkartean zatiketa izan da

Txomin Madina Milikua 2014ko maiatzaren 27a

Kaltetuak elkartea, sortu berritan emandako prentsaurreko batean.
Eroski eta Fagorren ekarpen subordinatuak kontratatu zituztenek osatutako Kaltetuak elkartean zatiketa gertatu da, eta elkarteko kide izandako hainbatek Bizkaiko minduak izeneko elkartea sortu dute.

kaltetuak elkarteko presidente Rikardo Gonzalez de Duranarekin harremanetan jarrita, baieztatu egin du hainbat kide elkartetik joan direla, baina ez du kopurua zehazterik izan. Ziurtatu du, hori bai, ez duela uste Bizkaiko kide guztiak joango direnik. 1.500 kide ditu egun elkarteak, eta horietako 800 inguruk osatzen dute Bizkaiko adarra.

Ikuspegi "ezberdinak"

Gonzalez de Duranren esanetan, banaketaren arrazoi nagusia da jokatu beharreko moduen inguruan ikuspegi ezberdinak dituztela. Hala, azaldu duenez, elkartea utzi dutenek bide judizialetik egin gura dute aurrera, eta Kaltetuak elkartean geratu direnek, aldiz, bide judiziala baztertu barik, boikot aktiboaren aldeko apustua egiten dute. Aurrera begira, bide horretan jarraitzeko asmoa adierazi du, gainera, Gonzalez de Duranak. 

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Batu zaitez Goiena albisteen kanalera.

TELEGRAM: Batu zaitez GoienaAlbisteak kanalera.


Harpidetza aukera guztiak