Diputatuen Kontseiluak 25.000 euroko diru-laguntza jarri du martxan, eta bizikleta garraiobide moduan bultzatzeko xedea duten proiektuetarako bideratuko da: heziketa eta informazio ekintza (erakusteka, tailer edo hitzaldiak), idatzizko eta ikus-entzunezko materialak sortzea, bizikleta bidezko mugikortasuna ikertzea eta txirrindularitzari lotutako material azokak antolatzea.
Diru-laguntza 2014 urtean egindako proiektuentzat izango da, eta irizpideen arabera erabakiko da zein lagundu.