Iban Letamendi Andueza oñatiarra izan zen debagoiendar azkarrena domekako Zegama Aizkorri Mendi Maratoian; hamalaugarren helmugaratu zen. Hainbat debagoiendarrek hartu zuten parte, eta Aritz Gordo argazkilari arrasatearrak horien jarraipena egin zuen lasterketan zehar. Kilian Jornet katalana izan zen garaile gizonezkoetan, eta emakumezkoetan Stevie Kremer amerikarra.