Egin berri diren Europako hauteskundeen balorazioa egiteko aukera izango du Gipuzkoako ahaldun nagusi Martin Garitanok, Goiena telebistako Harira saioan.
Hauteskundeez gain, baina, bestelako gaiak ere jorratuko ditu Garitanok, Eneko Azkarateren gidaritzapean egindako saioan: Gipuzkoako eta Debagoieneko enpresa ehunaren egoerari buruz hitz egingo dute, krisia ere izango dute berbeta gai, enplegua, azpiegiturak, turismoa, hiri hondakinak... Kontu horiei eta gehiagori buruz jardungo da ahaldun nagusia Goiena telebistan.