Europako Hauteskundeak

Alderdietako bozeramaileen iritziak emaitzen gainean

Eneko Azkarate Laspiur 2014ko mai. 26a, 01:44
Hona hemen, Debagoieneko 7 indar politiko nagusietako bozeramaileen iritziak.

Ibai Redondo | EH Bildu

"Gure balorazioa oso positiboa da. Beste behin erakutsi dugu gure eskualdea ezkertiarra eta abertzalea dela herri guztietan lehen indarra garelako. Era berean, EH Bildu sendotutako hautagaitza dela garbi geratu da. Parte-hartzea btxikia izan da, herritarrek oso urruti ikusten dutelako Europa".

Aintzane Oiarbide | EAJ

"Oraingoz, Bergarako datuetan oinarrituz, parte hartzea igo egin da, gehienek uste zutenaren kontra; espero genuen epeltasunaren aurrean, bergararrek interesa erakutsi dute eta EAJk 200 boto gehiago lortu ditu. Oso baikor gara, Izaskun Bilbao Europan izango denaren itxaropen handiz".

Paco Gartzia | PSOE

"Emaitza oso txarrak izan dira, zintzoak izan behar gara. PPk baino boto gehiago jasotzea zen gure helburua, eta ez dugu lortu. Bipartidismoa ez da amaitu, baina alderdi sortu berriek sorpresa eman dute, Podemos-ek bereziki. Hausnarketa egitea dagokigu orain, zertan huts egiten ari garen jakiten saiatzeko". 

Juan Luis Merino | Ezker Anitza

"Oso pozik gaude, Debagoienean, esaterako, hirukoiztu egin ditugulako 2009ko emaitzak. Bereziki egin dugu gora Arrasaten, Bergaran, Eskoriatzan eta Aretxabaletan. Eta, Euskadin, 42.000 boto baino gehiago irabazi ditugu. Argi geratu da bosgarren indararrendako tokia badagoela: ezker eraldatzailearena".

Pablo Iglesias | Podemos

"Emaitzak lasaitasunez hartu behar dira. Oraindik ez dugu gure helburua bete; Gobernuari alternatiba erreal bat sortzea, hain justu. Bihar sei milioi langabetu egongo dira oraindik. Bihartik aurrera Europa hegoaldeko alderdi batzuekin hasiko gara lanean, Alemaniako kolonia bat izatea ez dugula nahi aldarrikatzeko".

Maria Dolores de Cospedal | PP

"Alemaniarekin batera, Espainia izan da Europako estatu bakarra gobernuan dagoen alderdiak hauteskundeak irabazten dituena. Hori oso modu positiboan baloratu behar da. Gainera, abstentzioa ez da izan askok iragarritako bestekoa. Gure buruari jarritako helburua bete egin dugu".

Gorka Maneiro | UPyD

"Oso pozik gaude, Euskal Herrian eta Espainian lortutako emaitzekin. Parlamentari bakarra genuen eta aurrerantzean lau izango ditugu. PSOE eta PPren bipartidismoak jaitsiera nabarmena izan du eta arazo larria dutela esango nuke. Erakutsi dugu hauteskundez hauteskunde boto gehiago lortzen gabiltzala".

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak