Ehunmilak lasterketarako boluntario eta korrikalarien izen ematea zabalik

Ane Elordi 2014ko mai. 26a, 14:59

Ehunmilak lasterketen antolaketa lanetan aritzeko boluntarioei deialdia luzatu diete antolatzaileek. Ultratrailaren bosgarren edizioa izango da aurtengoa eta 1.200 boluntario behar direla adierazi dute Ternua babesleak eta Ehunmilak taldeko antolatzaileek. Uztailaren 11, 12 eta 13an egingo dira probak eta korrikalariek ekainaren hirura arte eman dezakete izena.

Bi lasterketa egingo dituzte parte hartzaileek, batetik Ehunmilak izenekoa,  168 kilometrokoa eta bestetik Goierriko bi handiak, 88 kilometrokoa. Espainiar Estatuko lasterketarik gogorrenetakoa eta luzeenetako da, baita antolakuntza onena duena ere.

Boluntario askoko taldeak eta beraien lan onak egiten du berezi lasterketa.. Aurreko edizioetan 1.200 boluntariok hartu zuten parte antolakuntza lanetan, besteak beste, horniduran, material bilketan, korrikalarien kronometrajean etab. Izena emateko  aukera dago www.ehunmilak.com atarian.

Bestalde, korrikalariei dagokienez, ekainaren hirura arte izango dute izena emateko aukera www.kirolprobak.com webgunearen bitartez. Antolatzaileak pozik daude orain arte izandako izen emate kopuruarekin. Aurreko edizioetan 500 herrialde eta autonomi erkidego desberdinetako partaideak egon ziren. Hori dela eta, antolatzaileek adierazi dute, kirol ekintza batetatik urrunago doan egitasmoa dela; izan ere, Euskal Herriko aberastasun kulturala, gastronomikoa eta naturalaren erakusketa ere bada, atzerritik datozenentzako.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak