Europako Hauteskundeak

Hasi dira bozkatzen lehen debagoiendarrak

Monika Belastegi Aranzabal 2014ko mai. 25a, 09:47

Herritarra Elgetan botoa ematen.
09:00etan ireki dituzte hauteslekuak eta goiztiarrenak, dagoeneko, hasi dira bozkatzen. Normaltasunez ireki dira hauteskunde-eskolak, inolako gorabeherarik gabe.

Debagoienean, 51.809 pertsonak izango dute gaur Europako Parlamentutako botoa emateko eskubidea. Hauteslekuak 09:00etan zabaldu dituzte, esandako moduan, eta 20:00ak arte egongo dira zabalik.

Ikusteko dago gaurko egunak zer emango duen, baina inkestek iragartzen dutenaren arabera, ez da ilara handirik espero hauteslekuetan. Krisiak eta ilusio faltak baldintzatutako hauteskundeak izango dira, eta galdeketen arabera, aurreko hauteskundeekin alderatuz, gora egingo du abstentzioak Europa osoan eta baita Euskal Herrian ere. Iragarri da ia %60koa izango dela abstentzioa.

Debagoienera etorrita, duela bost urte egindako Europako Parlamenturako hauteskundeetan, kopuru horren bueltan ibili ginen: abstentzioa %60,07 izan zen.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak