Argies talde argentinarra, gaur, Elgetako gaztetxean

Larraitz Zeberio Lekuona 2014ko mai. 23a, 10:39
Argies taldea.
Beste bi talderekin batera egingo dute emanaldia; Toni Metralla y los Antibalas eta Penadas por la Ley.

Rock kontzertua iragarri dute gaurko, barikua, Elgetako gaztetxean. Hiru talde izango ariko dira taula gainean 22:30ean hasiko den kontzertuan: Argies, Penadas por la Ley eta Toni Metralla y los Antibalas.

Argies talde argentinarra da eta biran datozela baliatuta Elgetara gonbidatu dituzte gaztetxetik. Bidelagun izango dituzte Elgetako kontzertuan Penadas por la Ley taldea—Bilbon finkatutako talde argentinarra—, eta Toni Metralla y los Antibalas —Parabellum eta Macarradako kide ohiek osatzen duten Bilboko talde beteranoa—.

Sarrera bost euro da.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak