Mondragonen ekintzailetzan "salto kualitatiboa" egiteko estrategiekin bat egiten du Saiokak. Kooperatibetan ekintzaileak detektatzea eta promozionatzea da helburua.
Gutxienez bost urteko lan-esperientzia eta ekintzailetzaren eta interkooperazioaren alde dauden bazkideei dago zuzenduta Saioka, eta horiek doan parte hartu ahal izango dute. Horiei honakoa eskaini nahi die Saiokak: euren profila, motibazioa eta logika ezagutu; ekintzaile-iniziatiba aurrera eroateko behar diren trebeziak hartu; enpresa berri baten eskaintza diseinatu eta negozio-eredua optimizatu; enpresa berri batek dituen erronkak identifikatu; eta beste batzuk.
Interesa dutenek informazio gehiago eska dezakete 943 77 20 64 telefonora deituta edo morobengoa@iseamcc.net helbidera mezua bidalita.