Auzoko egitasmoaren jaialdian, aniztasuna eta euskara eskutik

Ane Elordi 2014ko mai. 21a, 12:18
Auzoko egitasmoren jaia ospatuko da Bergaran, zapatuan, maiatzaren 24an. Bergarako seminarioko karpan egingo da jaialdia, eta ekintza ugari antolatu dituzte 11:30etatik aurrera. Betiere, aniztasuna oinarri hartuta, euskaraz ez dakienak euskarara gerturatzeko helburuarekin.

Zapatuan, Bergara izango da Auzoko egitasmoa martxan duten herri guztietako partaideen topagunea. Lehen aldiz elkartuko dira bertan Antzuola, Aretxabaleta, Arrasate, Azkoitia, Donostia, Eskoriatza eta Oñatiko partaideak. Talde herrikoietan egiten duten lana ezagutarazi nahi dute, baita taldeen arteko harremana sustatu ere. Horretarako, egitarau zabala antolatu dute, adibidez: munduko jolasak txikienentzat, jatorri desberdinetako janari dastaketa eta euskarazko musika afrikarra.

Eguna ongi etorri ekitaldiarekin hasiko da, eta ondoren haurrek jolasteko eta eskulanak egiteko txokoa izango dute. Aldi berean, Auzoko egitasmoaren zenbait talderen dinamikak ezagutzeko aukera egongo da, baita horietan parte hartzekoa ere. Gainera, Batu taldearen emanaldiaz gozatzeko aukera izango da; euskaraz abestutako musika afrikarrarekin emango diote amaiera festari eguerdian.

Auzoko egitasmoak jatorri desberdinetako herritarrak jartzen ditu harremanetan, astero ordu eta erdiz euskaraz aritzeko biltzen dira. Euskara ikasteko lehen pausoak dinamika eta jolasen bitartez egiten dituzte, ikasketa-prozesua errazteko asmoz. Taldeak dinamizatzaile, herritar euskaldun eta euskara ikasleez osatuta daude.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak