Udan futbolean aritzeko aukera, Geroa Sortuz kanpusaren eskutik

Ane Elordi 2014ko mai. 21a, 09:44
Geroa Sortuz udako futbol kanpusaren laugarren edizioa egingo da aurten. Txanda bitan antolatu dute kanpusa, eta 120 umek hartuko dute parte; izen emateko epea ekainak laua arte izango da.

Debagoieneko eta inguruetako futbol eskoletan dabiltzan haurrei zuzendutako ekintza da; besteak beste, Aretxabaletako kirol elkartea, Aloña Mendiko futbol eskola, Arrasate futbol eskola eta Sorazuleko futbol eskolako gazteak arituko dira. Kanpusa bi txandatan antolatuko da, lehendabizikoa ekainaren 30etik uztailaren 4ra egingo da, eta 2004 eta 2005 urteetan jaiotakoek hartuko dute parte. Bigarren txanda uztailaren 7an hasi eta 11n bukatuko da, eta partaideak 2002 eta 2003 urteetan jaiotakoak izango dira. Gazteek entrenatzaile eta monitore kualifikatuak izango dituzte gidari.

Futbolzaleek Aretxabaletako Errekabarren kalean dagoen Basotxo egoitzan hartuko dute ostatu, eta Ibarra futbol zelaian egingo dute futbolean. Futbola ardatza izango den arren, askotariko jarduerak biltzen dituen egitaraua antolatu dute, adibidez, futbol teknifikazioa, Anoetara txangoa, kirol praktika desberdinak eta Real Sociedadeko jokalarien bisita.

Izena emateko epea ekainaren laua arte egongo da zabalik, eta futbolkanpusa@gmail.com helbidera idatzi beharra dago hurrengo datuekin: haurraren izen-abizenak, herria, jaiotze data eta osasun txartelaren zenbakia. Informazio gehiago nahi izatekotan, helbide berera idatzi daiteke edota 649 822 070 (Igor) telefonora deitu.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak