Euskal Herriko I Kontakt Inprobisazio Topaketa Aretxabaletan egingo dute

Oihana Elorza Gorostiza 2014ko mai. 20a, 13:01

Kontakt dantza egiten bi lagun
"Kontakt-a dantza mota bat da. Badu bere teknika, baina inprobisatuz egiten da eta kontaktua da erreferentzia". Horrelaxe definitu du Kontakt Inprobisazioa Oskar Estangak, Euskal Herriko Kontakt Inprobisazio Taldeko presidenteak. Maiatzaren azken asteburuan egingo du lehen topaketa elkarte horrek, eta Aretxabaletan egingo du, hango Jaiki elkarteak lagunduta.

"Zaharren egoitzan egingo ditugu jatorduak eta gauak ere hantxe pasako ditugu. Mugimenduko ekitaldiak, baina, Ibarra kiroldegian izango dira gehienak. Jaiki elkartearen lokalean ere egingo ditugu batzuk eta azkena, Arrasaten egingo dugu, Mundumira jaialdiaren barruan", azaldu du Estangak. Bide batez, elkartearen urteko batzarra ere egingo dute topaketa horren barruan. Hala, Euskal Herriko talde ezberdinetako kideak etorriko dira eta Ibarran egingo dituzten dantza saioak talde horiek gidatuko dituzte.

Kontakt Inprobisazio izeneko dantza New York-en sortu zen 1978 urtean. Kontaktua da oinarria eta hainbat tokitan musika gabe ere dantzatzen dute. Maiatzaren 30ean, 31n eta ekainaren 1ean egingo dute topaketan, baina, musikarekin egingo dute.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak