Astelehenean, PSE-EEko Maider Lainez izango da; martitzenean, Ezker Anitzako Leire Martinez; eguaztenean, Equoko Aitor Urresti; eguenean, EH Bilduko Josu Juaristi eta, egubakoitzean, EAJko Luke Uribe-Etxebarria.
Elkarrizketa horiek Hamaika telebistak ekoiztuko ditu eta Goiena telebistan ere emango dira, esandako moduan, 23:30ean.
'Harira' saio berezia
Bailarako alkate guztiak Harira saiotik pasa ostean, asteon buruz buruko eztabaida izango da Eneko Azkaratek aurkeztuta. EH Bilduko Marian Beitialarrangoitia eta EAJko Luke Uribe-Etxebarria izango dira saioan, gaur, martitzena, 22:00etan.