Gure Esku Dago kondizio askotariko pertsonen topaleku den bezala, Urbia toki desberdinetatik igotako lagunen bilgune izatea nahi zutela adierazi zuten antolatzaileek; eta hala izan zen.
Eguerdiarekin hasi zuten giza katea eta ordu erdiz egon ziren eskutik helduta haur, gazte, heldu eta nagusiak, Urbiako zelaietan barrena, jai giro ederrean.