'Gero arte' zaporea duen erakusketa Lainon

Imanol Gallego 2014ko mai. 19a, 11:15
Eduardo Bonache tatuajegilea margoti dituen hainbat taulekin.
Sormena eta artea edozein euskarritan garatu daiteke, mihisean, harrian, paperean... Eduardo Bonache tatuajegilea horretan aditua da eta amodioak gurera ekarri zuen arren, hemen gustura dago, "nire tokia egin dut", aipatu du Bonachek.

Euskal Herriak eta bertakoek utzitako aztarna hori bueltatzeko egindako lanak ikusgai egongo dira Laino Skateparkean, "hemen urte hauetan egin ditudan tatuaje ugariez gain, erakusketa hau nire arima hemen lagatzeko modu bat da", dio Uruguayko artistak. Hamaika skate taula eta snowbordeko taula hauekin agurtuko da tatuajegilea laster Bartzelonara joango da-eta, "erakusketa hau gero arte esateko modu bat da".

Polinesiako artea

Bonache tatuajegilea den heinean, ongi ezagutzen dituen Polinesiako tribuen marrazkietan oinarritu ditu lanok baina bere ukitua eman die, "Polinesiako marrazkiak gogora ekarri arren nik kolorea ere jarri diet". Kolorea gainera ez du edozein modutan aukeratu, horiak, moreak... ilunabarra gogora ekartzen dituen koloreak erabili ditu. Artelan bihurtu dituen taulak, gainera, autoek izaten duten berniz batekin estali dituenez, horrek ere, ukitu berezia ematen dio bere lanei.

Irekiera festa berezia

Erakusketa irail erdi arte ikusgai egongo den arren, egubakoitzeko irekierara jende asko gerturatu zen. Mokadutxo eta garagardo artean, jendeak artistaren eskutik lanak ikusteko aukera paregabea izan zuen. Luxu hau gutxi balitz bezala, bertaratu zirenen artean tatuaje polinesiar bat ere zozketatu zuten.  Opari horretan ere Bonachek bere aztarna utziko du.
Hala ere, udazken partean, hilabetez berriro etorriko da gurera.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak