Giro ona izan da gaur Eztala futbol zelaian. Eguraldi ona eta sarrera ona; igarri da gaurkoa derbia zela. Lehiaren amaieran jokalariek aitortu dutenez, bero handia egiten zuen futbolean jokatzeko, baina kanpotik ez da hori igarri. Intentsitate handiko partidua izan da. Aukera gehiago izan ditu Antzuolak baina Bergarak, berdindu ostean, izan du aukerarik garaipena eskuratu eta maila bermatzeko. Vasconiak irabazi egin du eta beraz, azken jardunaldian erabakiko da mahoneroak jaisten diren edo ez: "Gure esku egongo da, hori dugu alde", adierazi du partiduaren amaieran Bergarako kapitain Andoni Nafarratek.
Kronika osoa eta protagonisten iritziak, asteleheneko Goiena paperean.