MUko Ingeniaritzako 235 tituludunek diplomak jaso dituzte

Julen Iriondo 2014ko mai. 17a, 14:38
Ingeniaritzako 2012-2013 promozioko hainbat espezialitatetako tituludunek jaso dituzte diplomak Amaia antzokian egindako ekitaldian. Zehazki, ingeniaritza teknikoko 14 ikaslek eta graduko bigarren promozioko 221 ikaslek.

Bestalde, bost ikaslek aipamen berezia jaso zuten: hain zuzen, espediente akademikorik onenei ematen zaien karrera amaierako Kutxa Fundazioa saria jaso zutenek.

Goi Eskola Politeknikoko koordinatzaile nagusi Bixente Atxak inauguratu zuen ekitaldia. Itxieraz, berriz, Mondragon Unibertsitateko errektore Josu Zabala arduratu zen. Bestalde, Abantail kooperatibako Sonia Ortubaik Bizipenak: Nireetatik zuenetara hitzaldia eskaini zien Amaia antzokian batutakoei.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak