Astelehenetik aurrera egongo dira salgai erosketa bonuak, Debagoieneko dendetan erabiltzeko

Julen Iriondo 2014ko mai. 17a, 14:24

Kanpainaren helburua da herritarrak bultzatzea bertako saltokietan erostera. Debagoieneko herritarrek 25 euroko balioa duen bonua erosteko aukera dute 20 euroren truke. Guztira 2.000 bonu jarriko dituzte salgai.

Erosketak Debagoienean Egin kanpainaren baitan, honako tokietan erosi daitezke erosketa bonuak: Arrasaten, Debagoieneko Mankomunitatean; Aretxabaletan, Arkupe kultura etxean; Antzuolan, goizez udaletxean eta arratsaldez liburutegian; Bergaran, kultura etxeko sarreran (Errotalde jauregia); Elgetan, Julianen kioskoan;

Eskoriatzan, Ibarraundi museoan; Leintz Gatzagan, Labidean eta Oñatin, udaletxean.
Pertsonako bonu bakarra erosi ahal izango da. Horregatik, bonua erostean, Nortasun Agiria beharko da. Bonuak erabili ahal izateko gutxieneko gastua 25 eurokoa izan beharko da eta erosketa ticket bakoitzeko bonu bakarra onartuko da.

Ekainaren 1etik 30era bitarte erabili ahal izango dira bonuak kanpainara atxikita dauden Debagoieneko edozein dendatan. Kanpainarekin bat egin duten saltokien zerrenda Debagoieneko Mankomunitateko webgunean kontsulta daiteke. Erosketak Debagoienean Egin dioen kartela ere izango dute saltoki horiek.

Ekimena Debagoieneko Mankomunitatearen eskutik dator, Gipuzkoako Foru Aldundiaren eta Merkataritzaren Dinamizaziorako Bulegoaren laguntzaz.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak