Lan Elkartu, Irakaskuntza eta Kreditu Kooperatiben Euskal Federazioak, Erkidek eman ditu datu horiek. Denetara 1.895 ziren Fagor Etxetresnen gainbeherak kaltetutako bazkideak, Erkidek gogorarazi duenez. Bestelako soluzioak, 255 bazkiderendako, aurre-erretiroak, kalteordainak eta eszedentziak izan direla zehaztu du.
Erkideko presidente Javier Goienetxeak eman du informazio hori, eta azpimarratu du kaltetuen %60k sei hilabetean izan duela "konponbidea".
Esandako 980 birkokapen horietatik 800 behin-behinekoak dira.
Goienetxek esan duenez, 1.235 lagunendako "konponbidea" lortu da. Gaineratu duenez, Edesako bazkide birkokatu gehienak Eroskin daude orain.
Hilabetez hilabete, datuak "hobeak" direla eta "arrazoizko epean, Fagor Etxetresnak itxi izana leunduko" dela espero dutela esan du Goienetxek. "Mondragon taldearen arabera, hiru edo lau urteetan enplegu garbia sortuko da", esan du.