BPGren aurrerapen-datua konfirmatu da: %0,3ko hazkundea

Leire Kortabarria 2014ko mai. 16a, 10:35

Euskadiren BPG %0,3 hazi da 2013ko azken hiruhilekotik aurtengo lehenengora, Eustatek jakinarazi duenez. Aurreko tasaren joera "sendotu" egin da, Eustaten esanetan. Datu horrek Eustatek hil hasieran emandako aurrerapen-datua konfirmatzen du, eta erakundeak informazio gehiagorekin osatu du datu erreala.

Espainiako BPG %0,4 hazi da epe berean.

Iazko lehen hiruhilekoaren aldean, Euskadiren BPG %0,4 hazi da, azken bederatzi urte arteko hiruhilekoko tasa negatiboen ondoren. Espainiako BPG %0,6 hazi da epe berean.

Industria eta zerbitzuak, hobera

Eskaintzari dagokionez, lau jarduera-sektore nagusiek askotariko portaerak izan dituzte: industriak eta zerbitzuek hobera egin dute, eta lehen sektoreak eta eraikuntzak, aldiz, balio erantsi gutxiago sortu dute.

Lehen sektorea %1,3 murriztu da iaztik. Hiruhileko artean, %9,5 murriztu da.

Industria puntu erdi hazi da urteko lehen hiruhilekoan. Horrenbestez, urte arteko hazkunde-tasa positiboa da, bigarren hiruhilekoz jarraian. Industriaren hiruhileko arteko aldakuntza positiboa da, laugarren hiruhilekoz jarraian (%0,3). Bereziki ondo portatu da manufaktura-industria.

Eraikuntza sektoreak pisua galtzen jarraitzen du euskal ekonomian: urte artean, %1,4 txikitu da. Azken bi hiruhilekoen arteko hazkunde tasa negatiboa izan da (-%2,7).

Zerbitzuek hobera egin dute, hala urte arteko tasan (%0,6), nola hiruhileko artekoan (%0,8). Zerbitzu sektorearen barruan, merkataritzaren, ostalaritzaren eta garraioaren jarduera-maila %0,2 murriztu da, baina gainerako zerbitzuena (%0,4), herri administrazioarena, hezkuntzarena, osasunarena eta gizarte zerbitzuena (%1,9) handitu egin da.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak