Mondragonen Kunshan-eko enpresa-parkea bisitatu du Arantza Tapiak

Leire Kortabarria 2014ko mai. 15a, 12:46
Arantza Tapia eta Alderdi Komunistako Luo Zhi-Jun.
Txinan dagoen euskal ordezkaritzak, Arantza Tapia sailburua buru duela, Mondragon Taldearen MondragonKunshan Park enpresa-parkea eta Gestamp eta Orbea enpresen instalazioak bisitatu zituen atzo, eguaztena. Alderdi Komunistako ordezkari batekin ere batzartu zen.

Goizeko azken orduan Tapia sailburuak eta Industriako sailburuordetzako taldeak GestampKunshan eta MondragonKunshan Park instalazioak bisitatu zituzten atzo, eta bertan Orbea, Fagor Arrasate eta Ormazabal enpresen lantegiak ikusi zituzten.

Enpresa-bisita horiek egin aurretik, Arantza Tapia sailburuak Jiangsu-ko Alderdi Komunistako idazkari nagusi Luo Zhi-Jun-ekin elkartu zen.  Jiangsu Txinako probintzia aberatsenetakoa da eta Luo Zhi-Jun Txinako gobernuko Zientzia eta Teknologiako ministrordea izan zen. Topaketa horretan, Euskadiko eta Txinako enpresen arteko lankidetzei eusteko eta horiek zabaltzeko interesa berretsi zen.

Bihar, automobilgintzaren gainean

Euskal ordezkaritzak SAIC enpresak Shangain dituen instalazioak bisitatuko ditu gaur, eguena; SAIC Txinako auto-fabrikatzailerik handiena da, eta bertan bilduko dira, besteak beste, Kanpo Eragiketen Sareko zuzendariarekin eta Erosketetako eta Kanpo Eragiketen Hornidura Kateko arduradun nagusiarekin.

Sailburuaren agenda ofiziala horrenbestez amaituko da, Shangai inguruan kokatuta dauden euskal enpresen ordezkaritza zabal batekin egingo duen topaketa batekin.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak