Mundumira festako elastiko solidarioa, salgai

Jon Berezibar 2014ko mai. 15a, 12:00
Salmentarekin batutako dirua Debagoieneko GKE-en proiektuak bultzatzeko erabiliko da. Online eros daiteke eta baita ere ibarreko toki ezberdinetan. 18 euro balio du eta horietatik hiru bideratuko dira laguntza solidariora.

Mundumira Jaialdian ere elastikoa eskuratzeko aukera izango duzue. Halere, lehenago jantzi nahi izanez gero, lortzeko bidea badago. Aurrekoetan bezala bezala, Debagoienako toki desberdinetan izango dira salgai:

  • Antzuola: Izar liburudenda
  • Aretxabaleta: Asensio arropadenda
  • Arrasate: Harreman denda (Eroskin dagoena), Elkar denda
  • Elgeta: Espaloia Kafe Antzokia.
  • Eskoriatza: Hotel Azkoaganea, Tepez Elkartea
  • Oñati: Turismo Bulegoa


Mundumira Jaialdiko telefonoan ere egin daiteke eskaria: 902 18 14 71 edo Interneten bidez, online dendan.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak