Daniel Innerarity izango da aurtengo Ekonomista Foroko hizlaria

Leire Kortabarria 2014ko mai. 17a, 00:00

Daniel Innerarity.
Ekonomisten Euskal Elkargoak maiatzaren 29an egingo du aurtengo Ekonomista Foroa, eta Daniel Innerarity (Bilbo, 1959) izango da aurtengo hizlaria.

Entzule kopurua mugatua izango denez, lehenbailehen izena emateko eskatzen dute, www.ekonomista.org webgunean.

Ekonomista Foroa –aurten 12.a da– Donostiako Amara Plaza hotelean izango da, 19:00etan. ¿Qué saben los/las economistas? La ciencia económica actual vista por un filósofo izango da Innerarityren hitzaldiaren izenburua.

Viana Printzea saria

Filosofia Politiko eta Sozialeko katedraduna, EHUn Ikerbasque ikertzailea eta Gobernantza Demokratikoko Erakundeko zuzendaria da Daniel Innerarity. Azken argitalpenen artean, Ética de la hospitalidad, La transformación de la política eta La sociedad invisible daude, besteak beste. Nafarroako Gobernuak Kulturako Viana Printzea saria eman zion 2013an.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak