Jaioberrien artean, Ane eta Markel ugari

Ane Elordi 2014ko mai. 14a, 16:31
Eustatek Euskal Autonomia Erkidegoko jaiotzen estatistika datuak kaleratu ditu. Ane eta Markel euskal izenak erabili dira gehien, azken urteotan. Izan ere, izen bakunak gero eta ohikoagoak dira, eta konposatuek beheranzko joera izan dute. Euskal Herritik kanpo ere, gero eta erabiliagoak dira euskal izenak.

Eustatek kaleratutako ikerketan 2010 eta 2012 urteetan jaiotakoak izan dituzte aztergai. Bi urte horien artean 956 neska jaioberriri jarri zieten Ane izena, eta ondoren June, Irati, Nahia,Uxue eta Izaro izan dira erabilienak. 1996tik Ane da neska izen erabiliena, eta joera hori mantentzen da. Mutilei dagokienez, Markel da ugariena, eta horren ostean, Jon, Iker, Oier, Ander eta Unai. Gainera, euskal grafiaren aldeko apustua egin dute gehienek.

Euskal Herritik kanpo ere gero eta entzunagoak dira euskal izenak. Nesken izenei dagokienez, Naiara, Ainhoa eta Nahia dira atzerrian arrakasta gehien izan duten izenak; mutilen kasuan, Iker dago lehendabiziko postuan.

Izen konposatuak jartzeko joerak beheraka egin du; gaur egun, gero eta gehiago dira izen bakunak, haur zein helduen artean. Eustaten arabera, 2010 eta 2012 urteen artean ama izan direnen artean Ainhoa da izen errepikatuena, eta aiten artean Aitor.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak