Urrearen Loteriarekin bilduko den dirua San Prudentzio inguruak girotzeko bideratuko da

Ane Elordi 2014ko mai. 13a, 12:15

Gurutze Gorriak Urrearen Loteriaren kanpaina abiarazi du. Aurten 'Eros nazazu' leloarekin aurkeztu dute egitasmoa, eta uztailaren 17an, Bilbon egingo da zozketa.

Gurutze Gorriak antolatutako zozketa honek jendarteari laguntzea du helburu. Batez ere, Debagoieneko beharrizan gehien duten pertsonei laguntzeko lan egingo du eskualdeko Gurutze Gorriak.

Iaz, zozketaren bitartez lortutako diruarekin eskualdeko eskaera gehienak asetzea lortu zuten antolatzaileek: galdutako sei pertsonen bilaketa-lanetan parte hartu zuten, eta eguraldi txarraren ondorioz aktibatutako prebentzio egoeretan lau aldiz egin zuten lan. Horrez gain, jasotako diruaren zati bat beharrizan bereziak dituzten familientzako bideratu zen. Urteroko proiektuez gain, aurten bildutako diruak beste erabilera batzuk ere izango ditu: San Prudentzioko eraikuntzaren girotzea eta aparkaleku berriaren lanak, eta esparru sozialerako beharrezkoak dituzten ibilgailuak ordaintzeko.

Zozketako zenbakiak bost euroren truke egongo dira salgai, uztailaren lehenengo astera arte. Hainbat tokitan eskuratu daiteke, Gurutze Gorriko web orrialdean (www.cruzroja.es/sorteodeoro/ ) eta hurrengo saltokietan: Eroski, Repsol, Once eta Correos. Horrez gain, Deba Garaiko Gurutze Gorriak, zozketako zenbakia bailarako denda txiki, tabernetan eta boluntarioen postuetan erostearen garrantzia azpimarratu du. Izan ere, saltoki horietan biltzen den dirua, eskauldeko proiektuetara bideratuko delako.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak