18 urteotan lortu gabekoa lortu dute Arizmendiko neska kadeteek: denboraldi osoan partidu bat ere ez galtzea etxean, Almenen. Hala, denboraldi polita egin dute Odei Guridi eta Xabier Gallastegiren neskek, eta orain eskura daukate ohorezko ligara igotzeko txartela.
Joan den zapatuan jokatu zuten igoera faseko azken partidua etxean eta 1 eta 0 irabazi zion Luberriri. Arizmendikoak nagusi izan ziren eta hamaika gol aukera izan zituzten, baina sartu ez. Azkenean Luberrik bere atean sartuta lortu zuten garaipena.
Zapatu honetan jokatuko dute igoera faseko azken partida Hernaniren aurka (Usurbilen); hil ala biziko partida izango dela jakinarazi dute. Izan ere, irabaziz gero bigarren geratuko dira sailkapenean eta ohorezko ligara igo ahal izateko sailkatuko dira.
Arizmendiko kadeteen talde horrek gurasoen eta senitartekoen laguntza eta animoak izan dituzte astero-astero. Hortaz, kirol elkarteak zorionak eman gura dizkie guztiei.