07:40an gertatu da istripua. Irauli egin da todoterreno bat. Eta horren ondorioz, bertako gidariak zauri arinak izan ditu, eta istripuaren lekuan bertan artatu dutela jakinarazi du Segurtasun Sailak. Arlabango mendatearen errail bat, Eskoriatzako noranzkoan, itxi egin dute bien bitartean.
Gero, todoterrenoa garabiarekin eraman eta errepidea garbitu egin dute. Orain dela gutxi (09:00) zabaldu dute atzera ere errepidea.