Aramaiok Euskadiko Opena hartuko du domekan, zazpigarren urtez

Iazko lasterketako une batean, bi taldekide aldapa gora. | goiena
Mendiko bizikleta gainean Euskal Herriko ordezkari azkarrenak batuko dira domekan Aramaion (Barajuenen. Gainera, kategoria guztietako ordezkariak izango dira, gaztetxoenetatik masterretara.

 

Aurtengo nobedadeetako bat da, 2000 eta 2001 urte artean jaiotako gaztetxoendako lasterketa berezia antolatu dutela (federatuta egon ala ez). Hala, edozein gaztetxok parte hartu ahal izango du lasterketa horretan, eta mendiko bizikleta gainean lehiatzea gustatzen zaion ala ez ikusi. Proba hori lasterketa ofizialak hasi baino ordubete lehenago egingo dute, 10:00etan hasita. Hala, parte hartu nahi duenak bizikletaz gertu egon beharko du ordu horretan. 

11:00etan, berriz, 23 urtez azpikoak, eliteak eta master 30ak irtengo dira, 5 kilometro pasatxoko eta 180 metroko desnibeleko zirkuituari bost itzuli emateko asmoz. Eta bost minutu geroago irtengo dira gazteak, emakumezkoak, master 40 eta 50ak (hiru itzuli zirkuituari, 16,6 km). Azkenik, kadeteek bi itzuli emango dizkiote zirkuituari (11km).

ALBISTEAK MUGIKORREAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.