Debagoieneko Mankomunitateak bultzatutako kanpaina da, eta Gipuzkoako Foru Aldundiaren laguntza izan du; guztira 10.000 euro bideratu dituzte egitasmorako. Maiatzaren 12tik ekainaren 30era bitartean burutuko da egitasmoa. Hala ere, erosketak egiteko epea ekainera murriztuko da; gutxienez 25 euroko gastua egin beharko da bonua erabili ahal izateko, eta erosketa bakoitzeko bonu bakarra onartuko da, NAN erakutsi. 2.000 bonu kaleratuko dira, eta pertsonako bonu bakarra erosteko aukera dago. Maiatzaren 19tik aurrera eskuratu ahalko dira bonuak, hurrengo tokietan:
- Arrasateko Debagoieneko Mankomunitatean edo 943793090 telefonora deituta
- Aretxabaletako Arkupe Kultur etxean
- Antzuolako Udaletxean, goizez, eta liburutegian, arratsaldez
- Bergarako Kultur etxeko sarreran eta Errotalde jauregian
- Elgetako Julianen kioskoan
- Eskoriatzako Ibarraundi museoan
- Leintz Gatzagako Labidean
- Oñatiko Udaletxean
Proiektu honetan parte hartu nahi duten saltokiak atxikitu egin beharko dira. Maiatzaren 12tik aurrera eman dezakete izena, eta parte hartzaileek kartel berezia izango dute, gainontzekoetatik bereizteko. Gainera, Debagoieneko Mankomunitateko weborrian saltoki horien zerrenda argitaratuko da. Saltokiak hurrengo tokietan atxikitu daitezke:
- Arrasaten, Debagoieneko Mankomunitatean edo 943793090 telefonora deituta
- Aretxabaletako Arkupe Kultur etxean
- Antzuolako Udaletxean, goizez, eta liburutegian, arratsaldez
- Bergarako Kultur etxeko sarreran eta Errotalde jauregian
- Elgetako Udaletxean
- Eskoriatzako Ibarraundi museoan
- Oñatiko Udal Bulegoetan