Lau kontu nabarmendu ditu Ogasunak urte hasierako zerga-bilketan: alde onean, BEZen eta lan-etekinen atxikipenen sarrerak "nabarmen" handitu direla eta Roverren itzulketak bukatu direla; alde txarrean, Sozietateen gaineko Zergaren itzulketak asko handitu direla. Datozen hilabeteotan itzulketak egonkortzea espero du Ogasunak.
Zuzeneko zergatan, %2,5 gutxiago batu da, batez ere Sozietateen gaineko Zergaren eraginez. Iazko kanpainari dagozkion itzulketak egiten ibili da Ogasuna, eta, aurtengo apirilera arte, 16,2 milioi gehiago itzuli ditu. PFEZek, aldiz, gora egin du (%2,2), lan-etekinei %2 gehiago atxiki zaizkielako.
Ogasunarendako, emaitza "bikainak" dira eta "zerga ihesaren eta iruzurraren aurka" hartutako neurrien ondorioa dira.