IRPH indizeak baliogabetseko lanetan dabiltzan elkarteek gutuna igorri zioten Kutxabankeko kudeatzaile politiko diren EAJ, PP eta PSOE alderdiei. Horiei epaia onartzea eskatzen diete. Onartuz gero, zordunei bigarren aukera bat emango litzaieke, zorra barkatuko litzaieke eta hileko kuotan Euriborra gehi 0.25 ordainduko lukete. Gainera, elkarteek eskatzen dute etxebizitzak galdu dituztenei, horiek ordainetan ematea, eta alokairu sozialaren aldeko apustua egin nahi dute. Izan ere, orain arte IRPH indizearen menpe egon diren herritarrek gehiegizko interesak ordaintzen zituzten. Beraz, bi elkarteen eskaria da banketxeak egungo errealitate sozio-ekonomikora aplikatzea.
IRPH Stop eta Kaleratzeak Stop Gipuzkoa elkarteek maiatzerako kontzentrazioak antolatu dituzte, Kutxabankek ospatuko dituen kontseilu eta batzarretako atarietan. Elkarreratzeetan erreklamatuko dute IRPH indizeak bertan behera uztea eta neurri berriak abian jartzea.