Debagoieneko pedagogia esperientziak berbagai

Julen Aperribai 2014ko mai. 9a, 12:01
Bergarako Aranzadi Ikastolak jardunaldi pedagogikoa antolatu ditu Arizmendi eta Lekeitioko Azkue ikastolekin. Jardunaldiok gaur egun osoz eta bihar (14:00ak arte) izango dira.

Haur Hezkuntzara bideratutako jardunaldiak izango dira eta gai hau landuko dute: Haur Hezkuntza eraberritzeko oinarri zientifikoak, egitasmo pedagogikoa eta espazioen eta denboren antolakuntza.

"Jardunaldi hauek antolatu ditugu gure proiektuaren oinarriak Euskal Herriko beste eskolei zabaltzeko. Izan ere, gero eta gehiago dira proiektua eta instalazioak ikusi nahi dituzten ikastetxeak; beraz, maiatzaren 9an eta 10ean oinarri teorikoa azalduko duten Hubert Montagner aditu ospetsua, Rafael Cristobal eta Javier Bahon izango ditugu." adierazi dute Aranzaditik. Bigarren hitzaldi baten berri ere eman dute: "Alderdi praktikoa erakusteko bideoa grabatu dugu eta kontzeptualizazio berri honi identitate euskalduna emango dion hitzaldia izango dugu Iñaki Eizmendi eta Lorea Agirreren eskutik".

Besteak beste, Cristobal Arrasaten bizi den haurren psikiatra da, bere jarduna haurraren garapen psikologikoaren inguruko aurkikuntza zientifikoetan oinarritzen duena eta Aranzadi eta Arizmediko aholkularia dena. Espainian hezkuntza aholkulari eta couch lanak egiten dituen Javier Bahon, berriz, adimen anitzetan aditua da; eta euskara Haur Hezkuntzan nola landu azalduko dute, azkenik, Lorea Arregik eta Iñaki Eizmendik.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak