Euspot lehiaketaren sari banaketa maiatzaren 15ean

Maiatzaren 15ean egingo da Euspot lehiaketaren sari banaketa. Aretxabaletako Arkupe kultur etxean egingo da, 19:00etan. Sariak banatzeaz gain, musika emanaldia, Arturo Olearen hitzaldia, spoten erakustaldia eta luntxa egongo dira.

Euspot lehiaketaren hirugarren edizioa da aurtengoa. Antolatzaileek adierazi dutenez, aurten 22 lan aurkeztu dira, guztiak Euskal Herrikkoak. Gainera, edizio honek berrikuntza bat du: 16 urtez azpiko ikasleen lanak izango dira lehiaketan, eskualdeko ikastola bateko ikasleak egitasmoan lanean dabiltza.

Sari banaketa ekitaldiaren baitan, ekintza asko egingo dira. Batetik, lehiaketan parte hartu duten iragarkien erakustaldia egingo da. Bestetik, musika eskubideetan aditua den Arturo Oleak hitzaldia emango du. Madrildarraren aurkezpena izango da saioko hitzaldi nagusia; publizitatearen eta musikaren egungo egoera izango du mintzagai, musika eskubideen arlotik bideratuta. Horrez gain, 'Saiatu berriz' musika taldearen emanaldia egongo da, eta luntxarekin emango zaio bukaera ekitaldiari.

Hurrengo lau sari hauek banatuko dira. Guztira 2.250 euro banatu dira saritan:

  • Spot onenari saria 1.000 euro.
  • Mondragon Unibertsitateko ikasleen spot onenari saria 500 euro.
  • Publikoaren saria 500 euro.
  • Gazteen saria, 18 urtez azpikoentzat 500 euro.

ALBISTEAK MUGIKORREAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.