Herriz herri, hauek izan dira apirileko datuak:
• Antzuola: 107 (+5), %9,81 (+0,46)
• Aretxabaleta: 360 (-7), %10,65 (-0,20)
• Arrasate: 1.672 (+3), %16,14 (+0,03)
• Bergara: 841 (-9), %11,99 (-0,13)
• Elgeta: 49 (+1), %9,04 (+0,18)
• Eskoriatza: 261 (-8), %12,81 (-0,4)
• Leintz Gatzaga: 10 (=), %7,41
• Oñati: 483 (-10), %9,20 (-0,19)
• Debagoiena: 3.783 (-25), %12,69 (-0,09)
Euskadin ere jaitsi egin da langabezia apirilean: 75 langabe gutxiago (-%0,04). Apiril bukaeran, 178.073 langabe zenbatu zituen Espainiako Enplegu Zerbitzu Publikoak Euskadin. Gehien, Gipuzkoan jaitsi da langabezia: 458 langabe gutxiago; Araban, 119 gutxiago. Bizkaian, aldiz, handitu egin da: 502 langabe gehiago.
Espainian ere, datu hobeak
Hego Euskal Herriari eta Espainiari dagokienez, langabeziak jaisten jarraitzen du: 111.565 langabe gutxiagorekin bukatu da apirila, eta Enplegu Ministerioak "demokraziako hileko datu onena" dela esan du. Gaur egun, 4.684.301 lagun daude INEMeko bulegoetan lan-eskatzaile gisa izena emanda. Gizarte Segurantzara afiliatuta daudenen kopuruak ere gora egiten jarraitzen du: apirilean %0,82 handitu da kopuru hori, eta 16.430.053 herritar daude kotizatzaile gisa izena emanda, 2005a ezkero afiliazio-datu onena.