Atzerritartasun araudiari buruzko informazio saioa Bergaran

Goiatz Arana Begiristain 2014ko api. 30a, 10:55
Bergarako Udalak, Eusko Jaurlaritzaren eta Biltzen elkartearen laguntzarekin, atzerritartasun araudiari buruzko informazio saioa antolatu du maiatzaren 7rako. Egoitza eta lan egiteko baimenak, familiak elkartzea, nazionalitatea eskuratzea, zigorrak, kanporatzeak... izango dituzte hizpide.

Saioa bideratuta dago atzerritarrei nahiz atzerriko pertsonekin harremanetan daudenei, baita atzerritartasun kontuetan informazioa behar duten herritarrei ere. 

Bertan, Eusko Jaurlaritzako Biltzen Zerbitzuko legelari batek atzerritartasun legeari buruzko alderdi ezberdinak jorratuko ditu: egoitza eta lan egiteko baimenak, berritzeak, familiak elkartzea, ikasketa egonaldiak, nazionalitatea eskuratzea, zigorrak, kanporatzeak...

Datorren astean izango da saioa, maiatzaren 7an, eguaztena, Irizar Jauregiko azken solairuko gelan, 18:00etatik 20:00etara.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak