Independentzia lantzeko jardunaldiak maiatzaren 2an eta 3an, Oñatin eta Arrasaten

Jokin Bereziartua Lizarazu 2014ko api. 29a, 15:45
Jardunaldiak iragartzeko kartela.
Debagoieneko Ernaik eta Sabadelleko (Herrialde Katalanak) Arran gazte antolakundeak elkarlanean antolatuta, independentziaren gaineko topaketak egingo dituzte maiatzaren 2an eta 3an.

Ernaiko Laket Zumalde oñatiarrak azaldu digu ekimenaren helburua: "Herrialde Katalanetan martxan dagoen prozesu independentista gertuagotik ezagutu eta elkarren artean loturak egiteko baliatu nahi ditugu topaketak. Funtsean, zer esanik ez, Euskal Herrian independentziak burujabetzarako tresna gisa daukan garrantzia azpimarratu nahiko genuke: eredu ekonomiko kapitalista irauli eta eredu feministan oinarritutako herri proiektua garatzeko. Uste dugu, Herrialde Katalanetako prozesuak euskaldunon burujabetza nahia elikatzen duela".

Egitarau interesgarria

Maiatzaren 2an Euskal Herria eta Herrialde Katalanak, gazte borrokaz burujabetza izeneko mahai-ingurua egingo dute Oñatiko Antixena gaztetxean (17:00). Gero kalera irtengo dira eta egunarekin amaitzeko afaria eta gaubela izango dituzte. Gaztetxean bertan egingo dute lo.
Hilaren 3an, zapatua, 09:00etan hasita gure bailara ezagutzeko bisita gidatu alternatiboa egingo dute. Arratsaldean Bilboko manifestaziora joango dira Larrutu sistema, eraldaketa gure baitan lelopean. Amaitzeko parranda egingo dute Arrasateko gaztetxean.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak