Enpleguaren gaineko ikastaroak emango dituzte KZguneetan

Leire Kortabarria 2014ko api. 29a, 08:00

Internet bidez enplegua bilatzeko teknikak erakusteko bi ikastaro emango dituzte Debagoienean, bat Arrasaten eta bestea Bergaran.

Euskal Enplegu Zerbitzuak, Lanbidek antolatutako ikastaro horiek EAEko hainbat KZgunetan emango dituzte, eta Interneten ibiltzen hasteko modua ere erakutsiko dute.

Debagoieneko saioak hauek izango dira: Arrasaten, maiatzaren 7tik 16ra bitartean, Kulturaten, 16:00etatik 18:30era. Bederatzi lagunendako lekua egongo da. Eta Bergaran, Barrenkaleko Irizar jauregiko KZgunean izango da, maiatzaren 19tik 28ra, 09:00etatik 11:30era. Kasu horretan, 12 lagunendako lekua dago.

Zortzi unitate didaktiko daude, eta gehienak Internet erabiltzen ikasteko dira, baina bi daude zehazki enpleguarekin lotuta: bat, Lana bilatzea Interneten; eta bestea, CV-ei buruzko informazioa bilatzea on-line.

Izenematea Arrasateko Lanbideren bulegoan egin behar da.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak